Apirilaren 22ko Hegoaldeko auzogunea / Auzogune Hegoalde de 22 de abril

Apirilaren 22an, astelehena, auzogunea izan zen Hegoalden. Jorratutako lau puntuetatik hiru elkarte honek proposatu zituen. Eskaera egitean, zenbait ordezkari politiko bertaratzeko eskatu zen (Beatriz Artolazabal, Iñaki Gurtubai eta Maider Etxeberrarria). Izan ere, Esmaltazioak-Zumakadi ardatza trafikoari irekitzea, Iturritxu-Maite Zuñigako esku-hartzeak edo kalitate akustikoa eta ingurumenekoa hobetzeko esku-hartzeak erabaki politikoak dira, ez teknikoak. Auzogunearen data Partaidetza Zerbitzuak …

Pediatria zerbitzurik ez Olarizun? / ¿Sin servicio de pediatría en Olárizu?

Beste behin ere gorabeherak daude Olarizuko osasun zentroko pediatria zerbitzuan eta ez dakigu maiatzetik aurrera zerbitzurik izango den, arratsaldeko txandan behintzat. Zure seme-alaben osasun arreta bermatu dadila eskatu nahi badiozu Osakidetzari, beheko idatzia edo antzeko bat bidal diezaiokezu (ez ahaztu bukaeran zure datuak jartzea), honela: Emailez: csolarizu@osakidetza.eus edo osiaraba@osakidetza.eus Osasun zentroko leihatilan entregatuz. Zuzenean zerbitzuaren …

Esmaltaciones-Mendizorrotza ardatza autoei irekitzea / Apertura del eje Esmaltaciones-Mendizorroza al tráfico

Atzo, Adurtzakoak elkarteak, Gure Batanekin batera, Espazio Publikoaren, Auzoen, Mugikortasunaren eta Trafikoaren Batzordearen herritarren txandan parte hartu zuen, BEIren erreia Esmaltaciones-Mendizorrotza ardatzean autoen trafikoari irekitzearen aurka dagoela adierazteko. Ekimen hori egungo gobernu-taldeak 2023ko azaroan aurkeztu zuen programan jasotzen da (2.21 konpromisoa). Apirilaren 22an Hegoaldeko auzogunerako deia egin da gai horretaz eta guri eragiten diguten beste …

Zumakadi berriz autoei irekitzeari ez! / ¡No a la reapertura a los coches de la Zumaquera!

Gasteizko Udalak auto pribatuari leku gehiago eman nahi dio, beste behin ere, gure auzoan. Horretarako, errei bat kendu nahi dio BEIri eta, honela, beste behin ere, gidari partikularren interesak lehenesten ditu auzokideen eta mugitzeko modu ez-kutsakorrak hautatzen dituzten pertsonen osasunaren eta seguratasunaren aurretik. Adurtzakoak auzo elkarteak argi eta garbi adierazi du neurri horren aurka dagoela …

Osasun zentro berriaren alde / A favor de un nuevo centro de salud

Atzo Gasteizko Udaleko osoko bilkuran izan ginen salatzeko Olarizuko osasun zentroa gainezka dagola eta egoera jasanezina dela eta osasun zentro berri bat sortzeko eskaerari babesa emateko. Ayer acudimos al pleno del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, para denunciar que el centro de salud de Olarizu está saturado y que la situación es insostenible y para apoyar la …

Urte berri, zaharrak berri: aire kutsadura / Año nuevo, más de lo mismo: contaminación del aire

ConBici plataformak bultzatutako eta 2023ko martxoaz geroztik Bizikleteroak elkarteak Gasteizen gauzatutako 'Cycling with clean air' (Bizikletan aire garbiarekin) proiektuaren amaierako ondorioen arabera, "Neurketen erdiek baino gehiagok ez dituzte OMEren gomendioak bete". Daturik txarrenak hiriko hiru gunetan jaso dira, eta horien artean auzo honetako eta auzo mugakideetako kale batzuk daude: Iturritxu, Zumakadi eta Zumabide. Motordun ibilgailuen …

Eskaria Olentzerori eta Mari Domingiri / Petición a Olentzero y Mari Domingi

Ez zaigunez deus ere egokitu ez udalaren aurrekontuan, ez loterian, adurtzatarrok Olentzerori eta Mari Domingiri eskatzen diegu 2024an konpon diezagutela, behingoz, Adurtzako parkea. Ya que no nos ha tocado nada de nada en el presupuesto municipal, ni tampoco en la lotería, desde Adurza pedimos a Olentzero y Mari Domingi que en 2024 nos arreglen, por …