Apirilaren 22ko Hegoaldeko auzogunea / Auzogune Hegoalde de 22 de abril

Apirilaren 22an, astelehena, auzogunea izan zen Hegoalden. Jorratutako lau puntuetatik hiru elkarte honek proposatu zituen.

Eskaera egitean, zenbait ordezkari politiko bertaratzeko eskatu zen (Beatriz Artolazabal, Iñaki Gurtubai eta Maider Etxeberrarria). Izan ere, Esmaltazioak-Zumakadi ardatza trafikoari irekitzea, Iturritxu-Maite Zuñigako esku-hartzeak edo kalitate akustikoa eta ingurumenekoa hobetzeko esku-hartzeak erabaki politikoak dira, ez teknikoak.

Auzogunearen data Partaidetza Zerbitzuak jarri bazuen ere, pertsona horietako bat ere ez zen agertu, eta bertaratu zirenek (Miren Fernández de Landa eta zenbait teknikari arduradun) jakina zena baino ez ziguten helarazi, eta, ondorioz, ezin izan zen eztabaidrik izan, pertsona horietako bakar batek ere ez baitu erabakirik hartzen aipatutako gaietan.

Salatu nahi dugu ordezkari polikoak ez bertaratzea errespetu falta izugarria dela, eztabaida eragozten duela eta, ondorioz, auzoguneak zentzua galtzen duela.

Nekatuta gaude gezurrez edo erdizkako egiez eta gizarte-eragileen iritzia kontuan ez hartzeaz; gogaituta gaude, halaber, udalak behin eta berriro trafikoaren arintasuna nola hobetu aztertzeko azterlanak eskatzeaz baina bat bera ere ez egiteaz ingurua pertsonentzako segurua eta osasungarria izan dadin. Noiz arte jarraituko dute azterlanak egiten? Batek udalak entzun nahi duena esan arte?

El lunes 22 de abril se celebró el Auzogune de Hegoalde. De los cuatro puntos tratados, tres fueron propuestos por esta asociación.

Al hacer la solicitud, se pidió la asistencia de varios representantes políticos (Beatriz Artolazabal, Iñaki Gurtubai, Maider Etxeberrarria ), ya que las decisiones relacionadas con la apertura al tráfico del eje Esmaltaciones-Zumaquera, las intervenciones quirúrgicas en Iturritxu-Maite Zuñiga o las intervenciones para mejorar la calidad acústica y ambiental, son decisiones políticas, no técnicas.

A pesar de que la fecha del auzogune la puso el Servicio de Participación, ninguna de las personas mencionadas apareció, y .¡ las que asistieron (Miren Fernández de Landa y varios responsables técnicos) solo nos trasmitieron lo que ya se sabía, por lo que no fue posible el debate, ya que ninguna de esas personas toman decisiones sobre los temas tratados.

Nos gustaría denunciar la absoluta falta de respeto de los representantes políticos al no acudir, puesto que evita el debate y por tanto vacía de sentido el auzogune.

Estamos cansadas de mentiras o verdades a medias y de que no se cuente con la opinión de los agentes sociales; hartas también de que se encarguen una y otra vez estudios para mejorar la fluidez del tráfico y ninguno sobre cómo mejorar el entorno para que sea seguro y saludable. ¿Hasta cuándo seguirán realizando estudios? ¿Hasta que uno diga lo que quiere oír el consistorio?

Deja un comentario